XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikertutako fruitu eta fruitu aztarna guztiak ezkurren kotiledoiak edo kotiledoi zatiak dira. Ezkurra
Gipuzkoan, egun espezie hauek aurki daitezke4:
Quercus ilex subsp. ilex: artea
Quercus suber: artelatza
Quercus petraea: haritz kandugabea
Quercus pyrenaica: ametza
Buruntzan jaso dugun fruituaren zatia kotiledoia da.
Ezin izan dugu jakin
Ezkur ikaztuak, handi samarrak izaki, nahiko ongi kontserbatzen dira.
Horregatik testuinguru arkeologikoetan maiz azaltzen zaizkigu.
Ezkurrak dituzten Penintsulako Kalkolito, Argar eta Brontze Aroko aztarnategien zerrenda oso luzea da.
Lehenengo Burdin Aroari dagokionean, honako aztarnategi hauetan jaso dira ezkurrak:
Zenbait ikertzailek Europako mendebaldean, nekazaritza garatu aurreko garaietan, ezkurrek zuten garrantzia azpimarratu dute.
Elikadura aldetik ezkurrak alekien antzekoak dira.
Karbohidratoak, proteinak, koipea eta zuntza dituzte. Hots, gizakiaren iraupenean alekien papera bete dezakete eta ezaguna da historian zehar janaren osagai garrantzitsu eta finkoa izan direna.
Haritzen emankortasuna ere alekienarekin pareka daiteke eta ondorio interesgarriak atera: Iberiar Penintsularen Hegomendebaldean 700 kg/Ha atera daitezke haritzetatik eta alekien labore tradizionalak 650 kg/Ha besterik ez du ematen.
Klasikoek ezkurren elikadura balioa onartzen zuten eta ezkur gozoak eta garratzak bereizten zituzten.
Beste zenbait egilek, berriz, animaliak elikatzeko soilik erabiltzen direla aipatzen dute, eta pertsonak goseteetan bakarrik jango dituztela.